XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Demokratiari buruz, soldauek hautatzen dituzten bidaliek elikaturen eta lan-gaien erostean kompañien buruzagiei urgaitzi egiteko eskubidea dute (berhain heien eskutasunez harantz ioaiteke).

Ekhai militarietako demokratiari buruz instrukzionean offizierek eta soldauek elkharri irakatsi behar deraukote, bai-eta soldauek elkharri heien artean ere.

Gathazkaldian lehen erronkadean dagoken kompainiak ere sarriago ala usuago bilkurak anthola bitza.

Kompainien buruzagien zuzentzaren pean, soldauek ihardoki behar dute, nola etsaiari iazarri behar zeraukoten ta nola egoitzak khendu behar zaizten eta nola bertze gathazka-ekhintza batzu ere bethe behar liratezken.

Ekhintza militariek egun batzu iraun dezatenean hunelako bilkurak batzuetan aphailatu behar dirateke.

Demokrati militari hau Ipharraldeko Xensi-n Palung batailan ta Xidxiaxuang-en Xensi-Txahar-Hopei mugaldean applikatu izan zen ondorio on-onez.

Huntaz erakhusten da ezen demokratiak abantailak baizik eztakharrela, eta nehola ere gaizkoatzen eztuela.

Mogimendu demokratikoa armadan (1948/ko Urtharrilaren 30/an).

Hautatu lanetako IV thomuan, Oraiko gathazka handian Txinako alderdi kommunistak bere zuzentza-organuei, bere kadre guztiei ta khidei guztiei, heien ekhintza alde guztietan koskont dezaten eskatzen deraue; soilik haren bidez garaipen segurta diteke.

Aktivitate hau konkretuan, zuzentzaren organuek, funkzionariek eta alderdikhideek erakhusten duten indar kreatzailean, lan egiteko gogoan, responsabilitatearen izpirituan, itaunkarien sortzeko ta iakin-arazteko kuraddean eta ahal-izaitean, aburuak aurkhezteko, hutsegiteen kritikatzeko, eta lagunen anzora zuzendarien ta lehen funkzionarien ekhintza kontrolatzeko ekhintzan datza.

Bertzenaz hemen aiphatzen dugun ekhintza hitz huts bat baizik eztateke.

Berhain ekhintza hunen hedatzea alderdiaren bizitzaren demokratizakuntzatik ditxeka.

Baldin eta alderdian behar den bezainbertzeko bizi demokratikorik ezpadago, ekhintzaren hedatzea ezin-ardietsizko helburua bilhakatzen da.

Demokratiaren atmosphairan baizik ezin ditezke gizon kapableen kopuru handia haz.

Txinako alderdi kommunista egitekoa herrikoi guduan (1938/ko Urrilan).

Hautatu lanetako II thomuan.